GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Zinemaldia, hirugarren eguna izar artean, baina kalitaterari begira

Zinemaren jaia herenegun hasi zen Donostian, bertan izen handiko gonbidatuak zirela. Batzuentzat berebiziko garrantzia bide du izarren distirak eta, Zinemaldiaren ezaugarri nagusia ez den arren, hori ere aurkituko dute; beste batzuek, berriz, horri begiratu gabe, izen ezagun zein ezezagunak gorabehera, kalitate oneko zinema bilatuko dute. Hori da Zinemaldiaren apustu nagusia, eta egunotan 56. edizio honek noraino lortu duen ikusteko aukera dago. Atzo sail ofizialari hasiera emanda, abian da jaialdia, bete-betean. Oraindik zazpi egun dituzte zinemazaleek aurretik, denetariko filmez gozatzeko. Film luzeak eta laburrak, berriak eta ez hain berriak, hala nola duela 40 urte estreinatu zen «Ama Lur» filma. GARAk kultura -eta, beraz, zinema- sustatzea bere lehentasunetakoa duenez, inaugurazio eguneko bere edizioarekin batera atera zuen gehigarria goiz-goizetik kalean zehar ez ezik, Zinemaldiko prentsa gunean ere ikusgai zegoen. Eta, atzo bezala, hurrengo egunetan ere egunkari honek Zinemaldiari eskainiko dion arreta ez da txikia izango, irakurleak informazio, kritika eta iritzirik ahalik eta onen eta osoenak izan ditzan.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo