GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Koldo Aldabe 2008/9/18

Zinemaldirako

berria

EAE-ANV legez kanporatu duen eta legez kanpo uztearen ondorioak ezarri dituen epaia; Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideen aurkako kondena eta espetxeratzeak; EHAKren ilegalizazioari buruzko erabakia ateratzear.

Eusko Legebiltzarrak onartutako Galdeketa Legearen aurkako epaia joan den astean Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. Besteak beste, Juan Jose Ibarretxe, Patxi Lopez eta Arnaldo Otegi epaituko dituen epaimahaiaren behin betiko osaketaren berri eman dute.

Laborantza Ganbara desegiteko prozesuaren barnean, Mixel Berhokoirigoin kartzelara eramateko prozesua hasiko da gaur.

Bai, egia da, Eguzki sistemako planeta guztiak ere lerrokatzen dira noizean behin, baina zuhariarekin ere erraz jos litezke politika judizialaren ageriko asmoak.

Oliver Stone eta Michael Moore ez dira Donostian izango, baina gutxitan aurkituko dute gidoi egokiagorik beren filmetarako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo