GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Ohorezko maila

Galdu arren, Ordiziak itxura bikaina eman du

MADRID 30

AMPO ORDIZIA 26

J.L. | DONOSTIA

Ampo Ordiziak berriro ere itxura bikaina eman zuen, eta bigarren puntua batu zuen atzo. Defentsan egindako lanagatik, eta zaleen itxaropenak indartu egin dira Ordizia aldean.

Madrid talde indartsua da, jokalari onak ditu, eta Ligako lehen postuetan ibili behar duen horietakoa da. Atzo, ordea, Ordizia topatu zuen aurrean, eta pasa den astean bezalaxe, partida handia egin zuen, nahiz eta azkenean puntu batekin konformatu behar izan zuen.

Datorren astean, berriz, Gipuzkoako derbia izango da, eta horrek sekulako garrantzia izango du bi taldeentzat.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo