GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Xabier Ospital, Estebe Apezetxe, Dani Aranaz, Kaiet Itoiz, eta Jon Apezetxe Kalapite musika taldea

Hau kalapita, hau!

«C15an abiatu» hintzenetik ia hiru aste pasa dituk eta urte bat zaharrago haiz. Aunitz urtez Little!

Gero arte errateko denborarik ere ez ziguten utzi «gure etxeetan aterik jo gabe sartzen diren» horiek. Aunitz urtez zuzenean erraten ere ez digute utziko, eta guk «ez dugu sinesten, ez dugu sinesten zuzenbide estatuan» kantatzen segituko diegu hire tronpeta hotsa lagun!

Zoritxarrez «istorio zaharra dugu hau». «Epaileak, banketxeak, apezak ta kuartelak» gure artera ekarri eta gure betiko lagunek gugandik alde egin behar izaten duzuela delitu bakarragatik: gure herria maitatzeagatik.

Gu ez gara beraiek bezala bertzeen etxeetara sartu eta beldurra sorrarazten ibiltzen; guk ez dugu inor beren familia, lagun eta herrietatik alde egitera behartzen eta guk ez dugu inor torturatzen. Baina tira, zer espero dezakegu «torturatzaileen konplize ta torturatuen amesgaizto» den estatu okupatzaile honengandik.

Akitzeko, jakizak: «Euskal Herriak behar zaitu ta garaipena denok lortu, mundu bat zabalduko da, amnistia ta askatasuna». Bertzerik gabe, aunitz urtez, Little! Segi «eguzkiaren dantza» dantzatzen eta eutsi gogor, laster ikusiko gaituk eta. «C15an abiatu» hintzen bezala, «asfaltoan igeri egiten» itzuliko baihaiz!

Alimaleko besarkada bat, animo eta jo ta ke! Maite zaitugu!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo