GARA > Idatzia > > Kultura

Manolo Garciak bere azken diskoa aurkeztuko du Iruñeko Anaitasunan

Manolo Garcia ostegunean Iruñeko Anaitasunan izango da, 22.00etan, «Saldremos a la calle» azken lana aurkezteko. Berarekin batera, Juan Carlos Garcia, Charly Sard eta Iñigo Goldaracena igoko dira oholtzara, besteak beste. Kontzertua joan den maiatzaren 31n Granadan hasitako biraren barnean kokatzen da, eta Donostia ere bisitatuko du urriaren 17an. «Saldremos a la calle» Garciaren estudioko laugarren lana da eta Kretan grabatu du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo