GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Angel Maria Lakuntza Aztiria Administrazioan Euskaraz taldea

Ofizialtasunaren bidean, eremu mistoa zabaltzearen alde

Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako eremu mistoa zabaltzearen inguruan bere iritzia eman nahi du, PSOEren jarrera aldaketa gertatu eta gero.

1- PSN-PSOEk garbi utzi du euskarari eta euskaldunoi jarri ziguten horma iraganezina bere horretan mantendu nahi duela. Hau da, arrakalarik ez duela onartzen.

2- PSN-PSOEren zinismo eta hipokresia agerian geratu da. Ikerketa soziolinguistikoen beharra aipatu du, horrelako bat egina dagoenean. Udalen aldeko akordioak eskatu ditu, aurretik horrelakoak arbuiatu dituenean (Ilunberriko eta Zangozako udalenak).

3- Ongi legoke eremu ez-euskalduneko udalen aldetik erantzuna izatea, eremua aldatzearen alde (ez bada Legea bere muinean aldatzen). Pasibotasuna eta egiten uztea bet txarra da. Adibidez, Galarko eta Arangurengo udalak ez dirudi oso fin ibili direnik bidegurutze honetan. Ematen du ez direla konturatu bere herritarren hizkuntza-aukera jokoan zegoenik. Noiz emanen diote behar bezalako erantzuna PSN-PSOEri?

4- Eremu «ez-euskaldunean» euskarazko irakaskuntza publikoa zabaldu nahi bada, ezinbestean gurasoek antolatu beharra daukate. Noiz lortuko da mugimendu indartsua? Noiz izanen da mugimendu horren hasiera? Pasibotasunak UPN, CDN eta PSN-PSOEren alde jokatzen du. Garaia da, beraz, ohiturak aldatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo