GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Puntuak pilatu nahian

Hamabost urte eta gero Sevillan irabazteko beste aukera bat

Etxeberria, Koikili, Del Olmo eta Iñigo etxean utzi ditu Caparrosek eta, Garmendia, Muñoz eta Lafuente, aldiz, deialdian sartu ditu.

p036_f01_148x.jpg

 

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Sevillan 15 urtez izan duten bolada txarrari amaiera jarri nahi dio Athleticek gaur. Zuri-gorriek ez dute Ramon Sanchez Pizjuan zelaian irabazi 1993ko abenduaren 18az geroztik. Orduan, Julen Guerreroren bi golek eta Ernesto Valverderen beste batek, aurretik Davor Sukerrek sartutakoa ezerezean utzi zuten.

Lehen bost jardunaldietan bost puntu eskas eskuratu ondoren, bilbotarrek egutegiak markatutako aldapa gogorrari aurre egin beharko diote orain. Zuri-gorriek Sevilla, Bartzelona, Real Madril eta Villarrealen kontra errenkadan jokatu beharko dute. Malda luze hori arintzeko, puntuak edonon pilatzea garrantzitsua izango da. Bestela, estutasunak behar baino lehenago agertuko dira.

Aurkari xamurrak ez diren arren, Athleticeko jokalariek Valladolid eta Getaferen aurkako norgehiagoketan erakutsitako maila horretan jarraitu nahi dute. Kontrakoa gertatuz gero, teknikoki maila altuagoa duten aurkarien kontra jai dutela jakin badakite.

Aurrelari eta hegalekorik ez

Astero bezala, Caparrosen deialdiak ezustean hartu zuen Athleticen ingurua. Getaferen kontrako partidarekin alderatuta, Utrerakoak hiru aldaketa egin ditu zerrendan. Iñigo Velez de Mendizabal, Joseba del Olmo eta Armando kanpoan geratu dira eta horien ordez, Lafuente, Joseba Garmendia eta Iñaki Muñoz sartu dira. Iruindarraren presentzia da partiduko ezusteko nagusia. Osasunatik etorritako jokalariak ez du Caparrosen konfiantza bereganatu, eta elkarren arteko harremana ere ez da jokalariak nahi bezain ona izan.

Asteko protagonista nagusiak, Joseba Etxeberriak, arazo fisikoak ditu eta zerrendatik kanpo jarraitzen du, baita Murillok eta Casasek ere. Elgoibartarra eta Iñigo Velez de Mendizabal zerrendatik kanpo geratu izanak, ekipoa ordezko aurrelaririk gabe egotea eragin dezake. Hortaz, Caparrosek 4-4-2ko sistema hautatuz gero, Ion Velezek eta Llorentek ez dute euren postua bete lezakeen ordezkorik izango aulkian.

Antzeko zerbait gertatuko da Iraola eta Balenziagarekin. Kasu honetan, ez da erabaki berria. Teknikariak ez baitu beste hegaleko atzelaririk deitu. Hortaz, Koikili Lertxundi beste behin ere geratu da zerrendatik at. Harrigarria da, Sevillaren arrisku nagusietako bat hegaletako jokoa baita. Adriano, Jesus Navas eta Diego Capel jokalariek buruhauste ugari sortzen dizkiote edozein aurkariri, beraz, ikusi beharko da Caparrosek zer jokalari hautatzen duen Mikel Balenziaga gaztea defentsa lanetan laguntzeko, zelai erdia indartuko balu, Yeste izango bailitzateke ezker hegalekoa.

Amplio programa de Abertzale Sur para celebrar su vigésimo quinto aniversario

Una de las peñas más conocidas entre la afición del Athletic es Abertzale Sur. Durante años su presencia detrás de la portería de Ingenieros ha sido más que notoria. Tras unos años con menor protagonismo, desde la pasada campaña han vuelto a tener una presencia importante en esa misma zona de San Mamés, algo más escorados hacia un córner, con sus ánimos al equipo y la denuncia, por ejemplo, del «estado de excepción» que se vive en Euskal Herria como ocurrió hace siete días ante el Getafe.

Abertzale Sur está de aniversario. Entre el 23 de octubre y 22 de noviembre, la peña celebrará su vigésimo quinto aniversario. El primer acto lo realizarán el día 23 en el edificio La Bolsa de Alde Zaharra. Allí, además de una rueda de prensa para desgranar los actos, se producirá una mesa redonda con la presencia de un jugador del Athletic, un periodista deportivo y un miembro de ESAIT.

Dos días después celebrarán su «futbolaren eguna». Primero, rendirán homenaje a un miembro de la peña fallecido hace dos años con un torneo de fútbol 7 en su honor y, posteriormente, se desplazarán a Lezama a presenciar el choque entre el Bilbao Athletic y el Celta B.

El primer fin de semana de noviembre, llegará el turno de la bajada en Gabarra, la visita a San Mamés, la comida de la peña y para redondear la jornada el partido entre Athletic y Villarreal. En el derbi ante Osasuna, será el turno de la «Euskal Jaia» con dantzaris, Herri Kirolak o una kalejira desde Alde Zaharra hasta Indautxu.

Finalmente, el día 22 habrá Bertso-Poteo, exposición y conciertos de MaCarrada, Sprinfield y Ukabilkada en Kukutza Gaztetxea de Errekalde.

Beñat ZARRABEITIA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo