GARA > Idatzia > Kirolak > Bruesa

Illunbeko denboraldiko aurreneko neurketa

Felipe Reyesek badaki orain nora etorri erretiroa hartutakoan

Pablo Lasorenek demaseko zaplastekoa jaso zuen Joan Plazaren Real Madrilen aurka. Donostiarren defentsa eskasaz baliatuz, Reyesek eta Llullek nahi beste min ematea erdietsi zuten. Bigarren laurdenean izan ezik, Lasorenek ez zuten beren benetako neurririk eskaini.

p033_f01_148x196.jpg

BRUESA GBC 76

REAL MADRID 94

Arnaitz GORRITI | DONOSTIA

ACB Ligan hasiberriek zenbait belarrondoko hartu behar izaten dituzte mailaren gogortasunaz jabetu eta horretara ohitzeko. Bruesa GBCk jokalari beterano asko ditu, baina talde gisa oraindik hasiberria da goreneko mailan. Hala, atzo jasotako belarrondokotik ikasgairik ateratzea komeni zaio, osterantzean berriz ere etorriko zaizkio halakoak.

Izan ere, Felipe Reyes uztaipean nahi bezala ibili zen. Gipuzkoarren pibotak barregarri laga zituen Kordobako morroskoak. 28 minututan 29 puntu eta 13 errebote lortu zituen. Erretiroa hartutakoan badaki nora etorri Real Madrileko pibotak.

Partida hasi eta berehala ezarri zuen Reyesek bere legea. Donostiarrak neurketa abian zela konturatzerako zortzi puntuko aldea zuen talde madrildarrak: 9-17. Hutsartea eskatu zuen Lasok, baina iratzargailua ez zebilkion nonbait. Bere mutilek baloiak bata bestearen atzetik galtzen zituzten. 18-25 aurreneko laurdenaren amaieran.

Itxaropenetik etsipenera

Madrildarren entrenatzaile Joan Plazak atsedena eman zion Reyesi bigarren laurdenean, eta bere ordez Papadopulos atera zuen. Donostiarrek, greziarraren joko puntu eskasa aprobetxatuz, markagailuan hurbiltzea espero zuten.

Baina usteak erdia ustel berriro ere. Sergio Llull antolatzaile madrildar gazteak eskumutur fina erakutsi zuen. Etxekoen defentsa eskasaz baliatuz 12 puntuko abantaila hartu zuen talde zuriak: 21-33.

Noizbait erreakzionatu behar zuten Lasorenek, hala ere. 2-3 zonakako defentsaren eta Sergio Sanchez eta Hopkinsen eskutik, atzetik aurrera egiten hasi ziren donostiarrak. Roek gauzatu «bi gehi batekoari esker» lau puntura gerturatu ziren etxekoak: 37-41, itxaropenaren dirdira.

Baina itxaropenetik etsipenera igaro zen berehala neurketa. Pepe Sanchez eta Reyesek jokoaren lema hartu zuten berriro eta, Hierrezuelo epaile jaunaren erabaki zenbaiten laguntzaz, madrildarren abantailak gora egin zuen berriro, atsedenaldirako 12 puntura iristeko, Bullocken hiruko baten ostean: 41-53.

Hortik aurrera, nahia eta ezina. Donostiarren hirukoak ez ziren sartzen. Mumbrurenak, bai. Eskerrak, azken laurdenean madrildarrek jokoaren erritmoa jaitsi zuten. Bada, atzoko lezioa ikasi beharko du Bruesa GBCek, hurrengo neurketetan defentsa hobetu ezean, jai izango duela.

Laso: «Hemos ido siempre un paso por detrás de ellos»

No cabía otra que aceptar la derrota con deportividad, así que Pablo Laso no puso paños calientes ante lo acontecido ayer en Illunbe. Más allá de actuaciones individuales, el técnico gasteiztarra reconoció que su equipo, sobre todo al comienzo, siempre fue a remolque, «un paso por detrás», del Real Madrid.

«Nuestro inicio no ha sido nada bueno. Nos ha faltado una pizca de agresividad y, contra un equipo que físicamente es tan atlético, ha supuesto que nos cogieran una primera ventaja, que además nos ha costado que jugadores importantes se hayan cargado de faltas. Luego hemos recuperado y nos hemos puesto a cuatro puntos, pero al final del segundo cuarto nos han vuelto a coger un colchón que les ha permitido encarar el resto del partido. Al inicio del segundo tiempo han estado muy acertados en los triples, y han vuelto a tomar mucha ventaja. A partir de ahí, ha sido remar a contracorriente».

«Sobre todo al comienzo íbamos a su paso. Les hemos dejado jugar muy fácil y ellos han jugado bien porque se han sentido cómodos. Les hemos dejado llevar la iniciativa del partido y nosotros siempre hemos ido un paso por detrás. Pero bueno, hay que aprender de este partido y pasar página», finalizó Laso.

Por su parte, una vez superado el mal arranque liguero, Joan Plaza era la cara del alivio. «Hemos jugado un partido muy serio. Este choque era un buen test, ya que jugábamos ante gente experimentada y de calidad. Por su parte, creo que al Bruesa GBC le ha pesado el descanso, pero tiene un equipo compensado, y seguro que saldrá adelante», declaró.

A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo