GARA > Idatzia > Kirolak > Bruesa

ACB Liga Bruesa GBC

Lehenengo garaipena lortzeko ordua da

GARA | DONOSTIA

Aurreneko garaipenaren bila, Sevillako San Pablo pabilioian du hitzordua Bruesa GBCek. Pablo Lasoren taldeak aurkari izango du Manel Comasen Cajasol, 12.30ean.

Real Madrilen aurka eskaini itxura eskasari buelta derrigorrez eman behar dio talde donostiarrak, gipuzkoarren entrenatzailearen aburuz. «Garaipena lortzeak berak baino gehiago arduratzen nau jokalariek eman dezaketen mailak. Galtzea beti da posible, baina ezin da Real Madrilen aurkako irudia errepikatu», adierazi zuen gasteiztarrak.

Cajasol bera ere garaipenik lortu ezinik dago uneotan. Horrez gain, Granadaren aurka 20 puntuko aldeaz galdu zuen Sevillako taldeak. Dena dela, Lasoren iritziz, «talde honek badu nahiko maila hasiera txar hau gainditzeko. Jokalari iritsi berriak kalitate handikoak dira, baina oraindik joko-sistemak bereganatu arte denbora behar dute», gaineratu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo