GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Ertzaintzaren oldarraldiaren ostean

«Ezintasun bera sentitu dut orain eta duela 13 urte, zairutu nindutenean»

Testigantza

p006_f03_111x111.jpg

Mikel ZABALA

Larunbatean Ertzaintzak atxilotutako bat da Zabala, eta abizenari erreparatuta pentsa daitekeen bezala, Joxi Zabalaren senidea da, lehengusua hain zuzen ere. Tolosar honek oso presente du Lasa eta Zabalaren desagerpena eta are gehiago bere gorpuzkien agertzea. Bere lehengusua lurperatzera zihoazela, ertzainak gogor oldartu ziren senideen kontra eta Mikel zauritua suertatu zuten hilerrian bertan. Bospasei puntu eman behar izan zizkioten buruan eta bere kabuz, autoan, joan behar izan zuen ospitalera, ertzainek, tanketekin, bidea itxi baitzieten anbulantziei.

«Ez dakit zeren beldur ziren ertzainak, gorpuak aterako ote genituen edo, ez dakit, baina egundoko liskarra izan zen, sekulako tentsioa eta ezintasun izugarria sentitu genuen egun hartan» gogoratu du Zabalak.

Hamahiru urteren buruan, «egoera berdintsua» bizi izanak «ezintasun bera» sentiarazi dio Zabalari, «guretzat dena dago debekatuta», esan du tristuraz.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo