GARA > Idatzia > Kirolak > Real Sociedad

ZUBIETA

Kostata, baina Realak etxean punturik galdu gabe jarraitzen du

REAL SOCIEDAD 1

CO. ALEMAN 0

J.L. | DONOSTIA

Realak indartsu jarraitzen du etxean, eta orain arte jokatu dituen hirurak irabazi egin ditu. Horrenbestez, sailkapeneko goiko aldean jarraitzen dute Javier Garmendiaren neskek.

Nekez batu zituen atzo hiru puntuak, baina azkenean lortu zuten. Itxuraz norgehiagoka eroso samarra zen atzokoa, baina valentziarrak zelaian ongi kokatu ziren, eta haiek gainditzeko lanak izan zituzten.

Azkenenean bigarren zatiaren erdian Maialen Zelaiak lortu zuen gipuzkoarren gola, eta gero horri eustearekin nahikoa izan zen puntuei eutsi eta etxean sendo jarraitu ahal izateko.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo