GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

Antzerkia

Faemino eta Cansadok betiko estiloari eusten diote «Son dos» antzezlanean

Bi besterik ez dira Faemino eta Cansado, baina nahikoa dute «Son dos» lanarekin antzokiak algaraz betetzeko. Ikuskizuna bizitzari buruzkoa da, kezkatuta bizi izatearen zailtasunari buruzkoa, mugak hausteari buruzkoa. Bikote honek aurretik egindako lanetik aldenduz gero, oraingoan irri soila bilatzen dute, irri-karkaila eroena, «burua eta duintasuna galarazten dituen huraxe», esan dute Gayarrekoek. Argudiorik gabeko lana dela aitortu du Cansadok, baina aldi berean ikuskizunik dibertigarriena dela adierazi du. Hauen arrakastak ez du amaierarik ikusten eta Iruñean egin duten bisita honetako lau egunetarako sarrerak agortu dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo