GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

Bertsolaritza

Bertsolaritza lehiaketak aurrera doaz asteburu honetan Iparraldean eta Bizkaian

Bizkaiko eta Iparraldeko bertso txapelketek hitzordu garrantzitsu ak izango dituzte bihar. Muskizen, lehenik eta behin, Bizkaiko lehiaketaren kanporaketa izango da, Mikel Petuya, Ander Salaberria, Peru Vidal, Ohiana Bartra, Julen Erezuma eta Jabi Olivaresekin. Iparraldeko txapelketa, bestalde, saio garrantzitsuagoa baten zain dago, finalaurrekoa. Luhusoko herriko salan Patxi Iriart, Mixel Xalbador, Mizel Mateo, Karlos Aizpurua, Amets Arzallus eta Odeia Barroso lehiatuko dira finalean egon ahal izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo