GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

bertsolaritza

Bizkaiko eta Iparraldeko bertso txapelketek aurrera jarraituko dute asteburu honetan

Bizkaiko txapelketak igande honetan laugarren kanporaketa ospatuko du Larrabetzuko frontoian. Bertan, Miren Amuriza, Joseba Artza, Lander Ibarluzea, Gorka Ostolaza, Jone Uria eta Arkaitz Zipitria lehiatuko dira. Iparraldekoak, bestalde, hirugarren kanporaketaren aurrean daude. Urdiñarbeko herriko sala izango da hitzordu honen lekua eta Odei Barroso, Ekhi Erremundegi, Miren Artetxe, Eneritz Zabaleta, Egoitz Zelaia eta Kristiñe Txoperena ikusi ahal izango dira igandean burutuko den bertso saioan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo