GARA > Idatzia > Kirolak > Bruesa

ACB Liga | Garaipen garrantzitsua Illunben

Gipuzkoa Basketek Bojan Popovic santuaren kofradia sortu behar du

Lau porrot jarraian nozitu ostean, ligako hirugarren garaipena eskuratu zuten Pablo Lasorenek. Neurketari oso gaizki ekinagatik, antolatzaile serbiarraren lanak talde donostiarra partidan mantendu zuen. Azken laurdenean, Hopkins eta Pankok erabaki zuten.

p034_f01_148x196.jpg

BRUESA GBC 77

CAI ZARAGOZA 67

Arnaitz GORRITI | DONOSTIA

Batzuetan harritzekoa izaten da entrenatzaileek garaipenei ematen dieten garrantzia eskasa. Partida osteko prentsaurrekoan, atzoko neurketa «ahaztu beharra» dagoela adierazi zuen Pablo Lasok eta azken baten taldearen jokoak balio duenez, Kanaria Handiaren aurka bezain pozik amaitu zuela CAI Zaragozaren aurkako dema.

Asko izan ziren atzoko garaipeneko protagonistak. Hopkins eta Panko beteranoek jokaturiko azken laurdenak asko balio izan zuen, Ricardo Uriz nafarrak bere minutuak ederki baliatu zituen eta Carlos Andraderen ekinari esker Gipuzkoa Basketek ikaragarrizko aurrerapausoa eman zuen defentsan.

Baina, atzoko heroia, santua balitz kofradia mereziko lukeen Bojan Popovic izan zen. Antolatzaile serbiarrak 17 punturekin, bost erreboterekin eta hiru asistentziarekin amaitu zuen atzoko partida. Horrez gain, bost baloi ere berreskuratu zituen, Bruesak berreskuratutako guztien erdia. Eta are garrantzitsuago dena, partidari lokarturik ekin zion Gipuzkoa Basket esnatu zuen. Bost faltarekin egotzita, azken minutu eta erdia aulkitik bizi behar izan zuen, artean emaitza erabakitzeke zela. Ez dio axola: beragatik ez balitz, gipuzkoarrek bosgarren porrota pilatuko zuketen atzo jarraian.

Gorabeherak azkenera arte

Ez dago hain partida garrantzitsua horren oker hasterik. Lasorenak partida hasi zela konturatzerako, Zaragozakoak 4-11 ziren aurretik Green eta Quinterosi esker. Sanchezek ez zuen jokoa gidatzen asmatzen eta hutsegiteak bata bestearen atzetik zetozen. Eskerrak Popovici.

Bigarren ekinalditik aurrera, serbiarraren lanari esker, serioago jokatu zuten etxekoek. Albisterik txarrenak Roek eta Sergio Sanchezek eman zituzten: min hartuta aulkira joan beharra izan zuten. Roek Kanariar Irletan hartutako kolpearen mina zuen eta Sanchezek soleo giharrean zaintiratua izan zuen.

Hopkins eta Panko azken orduan azaldu ziren. Defentsan zein erasoan beren maila erakutsi zuten bi jokalari beteranook, berotasunera eta amaiera estuetara ohiturik daudela erakutsiz. Hala, Panko eta Hopkinsek saskiratze apartak egin zituzten aldeak areagotzeko (65-58).

Jaurtiketa libreak botaz amaitu zen dema, non donostiarren eskumuturrak tinko eutsi zion. Azkenean, latz sufrituta, garaipena lortu zuten etxekoek; denboraldiko hirugarrena. Arnasa hartzeko balio du, nahiz eta Lasok garrantzia larregi eman ez.

 La actitud alegra más que la victoria a Pablo Laso

Asombraba la frialdad de Pablo Laso pese a que el triunfo de ayer cortaba una racha de cuatro derrotas seguidas. El técnico de Gasteiz recalcó su satisfacción con los minutos que ofrecieron jugadores de banquillo como Andrade y Hopkins, especialmente en el apartado defensivo, y conminó a la parroquia donostiarra a «olvidar» el triunfo frente al CAI, en el sentido de asumir esta liga como una carrera de fondo.

«Ha sido un partido muy duro. Éste era nuestro tercer encuentro en siete días, lo que creo que ha hecho que nos costara meternos al principio. Nos han encontrado situaciones muy cómodas, especialmente Quinteros. Creo que se ha notado la aportación de la gente del banquillo, por ejemplo los cinco minutos de Andrade, que ha cambiado el ritmo defensivo, algo que sabíamos que íbamos a necesitar».

«En el segundo tiempo el trabajo defensivo ha sido mucho mejor. Sin dejarles posiciones cómodas, a partir de nuestra defensa hemos podido anotar con más facilidad en contraataque y moviendo muy bien el balón», dijo.

Sorprendieron asimismo las palabras de Laso en las que recalcaba el juego de su equipo más que la victoria, aunque también dio valor a la misma.

«Al final, hemos logrado una victoria que creo que es importante, sobre todo si vienes de una serie de derrotas. Pero estoy igual de contento hoy -por ayer- como estaba en Canarias, o contra el Joventut. El equipo trabaja, no baja los brazos, y ésta es una liga en la que puedes perder o ganar todos los días. Hay que olvidar ésto y recuperarnos cuanto antes», culminó. A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo