GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Fadura

Palumbok beste erakustaldi bat eman du

GETXO ARTEA 20

SANTBOIANA 6

J.L. | DONOSTIA

Getxo Arteak ere bide onari ekin dio, eta horri jarraitu nahi dio. Atzo garaile izatea garrantzizkoa zen, eta horitxoek ez zuten hutsik egin, eta une honetan bosgarren postuan kokatu dira, beheko postuak oso atzean utzita, eta hori da garrantzitsuena. Inork esan nahi ez badu ere, agian mailari eustea baino zerbait gehiago ere pentsatu dezakete getxotarrek.

Partida ez zen ongi hasi euskaldunentzat. Kanpotarrak presioa oso goian eginez hasi ziren, eta seigarren minutuko kataluniarrak 0-6 aurreratu ziren, bi zigor-kolpe gauzatu ostean.

Ordu laurdena bete aurretik, Abatek etxekoen lehen eta azken entsegua egin zuen, eta hortxe hasi zen etxekoen susperraldia, eta horretan asko lagundu zuena, Palumbo argentinarra izan zen.

Ordiziako jokalari ohia sasoi bikainean dabil, eta lehen ostikoarekin huts egin baldin bazuen ere, hortik aurrera bera izan zen protagonista nagusia. Partidako jokalari onena izan zen, eta lehen hutsa egin ostean, denak barrura sartu zituen. Bost zigor-kolpe gauzatu zituen, eta neurketako onena izateaz gain, norgehiagokako punturik gehienak ere berak lortu zituen. Taldearentzat ezinbestekoa bihurtu da.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo