GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Heineken Kopa remonte

Irabazteak beste ezerk ez du balio Biarritzentzat

J.L. | DONOSTIA

Biarritzi irabazteak bakarrik balio dio gaur iluntzean Cardiffen aurka jokatuko duen norgehiagokan. 21.00etan hasiko den partida hau galtzen badute, oso zaila izango dute final-laurdenetan izatea.

Ligan daraman bidea ikusita, ez dago itxaropenerako tarte handirik. Azkenaldian, galtzeaz gain, itxura oso kaskarra eman dute zuri-gorriek, baina aurten zerbait ona egin nahi badute, Europa da geratzen zaien bide bakarra, Ligan atzean geratu baitira.

Jean Michel Gonzalezek bigarren partida izango du aulkian. Oraingoan aste osoa izango du taldearekin lan egiteko, eta itxaropentsu zen atzo. Aintzat hartu beharko du, ordea, galestarrek orain arte jokatutako dena irabazi dutela.

Hamabostekoa ere erabakita dago, eta honako hauek jokatuko dute gaur gauean: Barcella, Noirot, Moalla, Thion, Som, Dridi, Harinordoki, Cibray, Peyrelongue, Bolakoro, Traille, Bidabe, Ngwenya eta Bosch. Aulkian berriz, August, Coetzee, Damiani, Laurent, Cabannes, Thierry eta Trainer.

Galarreta

Matxin VI-Zubizarreta 28/ Martinez II-Baleztena 35; Zeberio II-Etxabe 34/ Altuna II-Urrutia 40; Agirresarobe-Eizagirre 34/ Uterga-Badiola 40; Matxin IV-Agirrezabala 25/ Etxeberria IV-Olazar 30.

Deportivo, Bilbo

Garcia-Ibargarai 35/ Zarraga-Larrinaga 41; Gaubeka-Velilla 43/ Ziskar II-Imanol 45; Urkijo-Galan 40/ Iriondo-Altadill-Beldarrain 37.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo