GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Presoen alde milaka lagun bildu dira, eta Zumaian baraua hasi dute gazteek

Egun hauetan, Eguberria eta urte bukaera eskutik helduta dabltzanean, presoen aldeko ekimenak ugaritu egiten dira Euskal Herrian. Zumaian, baraualdia hasi zuten atzo hainbat gaztek, eta beste herri askotan mobilizazioak izan ziren urteko azken ostiralarekin batera.

p014_f02_148x108.jpg

GARA |

Zumaiako gazte mugimenduko hainbat kidek baraualdia abiatu zuten atzo arratsaldean, eta heldu den asteazkenerarte egongo dira ezer jan gabe euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko. «Gazte indarraz euskal presoak etxera» leloarekin hasi zuten atzo aipatu ekimena, eta barauarekin batera beste hainbat mobilizazio egingo dituzte.

«Mendekuan oinarritzen den espetxe politika honek ez ditu norbanakoen eskubideak errespetatzen, eta presoak eta euren senideak sikologikoki eta fisikoki ahitzea du helburu» salatu zuten agerraldian. Honen aurrean, baloratu zuten gazteriak izan behar duela «egoera antidemokratiko honekin amaituko duen herritar uholdearen motore» eta Zumaiako ekimenetan eta Bilboko manifestazioan parte hartzera deitu zuten.

Presoen aldeko mobilizazioak ugaritu dira azken egunotan. Atzo, urteko azken ostirala izan zen, eta elkarretaratzeak izan ziren herri eta auzo askotan. Zumaian bertan 80 lagun bildu ziren, Baionan (52), Miarritzen (17), Azpeitian (51), Mutrikun (50), Aulestin (160), Ondarroan (150), Lekeition (150), Zaldibarren (21), Usansolon (15), Muskizen (8), Beasainen (80), Lizarran (41), Sondikan (11), Ataunen (35), Deban (50), Aramaion (24), Mundakan (25), Berangon (25), Urtuellan (23), Elgetan (15), Lazkaon (52), Irunen (60), Iruñean (230), Otxandion (52) -zeroz azpitik 6 gradurekin, nabarmendu zutenez-, Erromon (40), Trapagan (37), Arratian (20), Basaurin (55), Anoetan (21), Bergaran (65), Legorretan (9), Azkoitian (50), Iurretan (25), Larrabetzun (53), Arrigorriagan (26) -78 ostegunean-, Plentzian (15), Usurbilen (52), Zornotzan (73), Laudion (50), Durangon (90), Barakaldon (60), Leioan (59), Lesakan (30), Lizartzan (44), Araian (22), Lemoizen (8), Etxarri Aranatzen (67), Abadiñon (72), Algortan (160), Abanton (32), Ikaztegietan (12), Astigarragan (22), Arbizun (35), Zallan (30), Hernanin (225), Oiartzunen (150), Donostian (260), Gasteizen (342), Amurrion (35), Oreretan (170), Galdakaon (190), Elizondon (27) eta Zuian (16). Bilbon, 100 lagun bildu ziren Sabin Etxean, eta gero manifestazioa egin zuten 340 lagunek PSEren egoitzatik Arriagara.

Araitzen, 25 lagunek kotxe karabana eta elkarretaratzea egin zuten. Arrasaten, hamar orduko elkarretaratzea egin zuten herriko hainbat eragilek, eta arratsaldean, 200 lagun bildu ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo