GARA > Idatzia > Kirolak > Bilbao Basket

La casilla Bosgarren porrota erreskadan

Pamesak oreka gehiago erakutsi zuen bere desorekan

Negua gero eta gorriagoa jartzen ari da atzo erasoan arazo handiak izan zituen Bilbao Basketentzat. Banicen erreferentziarik gabe, Salgado itsutu egin zen.

p034_f01_111x111.jpg

BILBAO BASKET 72

PAMESA VALENCIA 78

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Negua zinez gorria izaten ari da atzo ACB ligan jarraian bosgarren porrota jaso zuen Bilbao Basketentzat. Partida nahasi eta ero batean, bere izaeraren aurka, Pamesa Valenciak oreka gehiago erakutsi zuen bere jokoan eta baliabidez, batez ere erasoan, oso urri azaldu zen beltzezko taldeari nagusitu zitzaion, Kopan bere lekua aldarrikatuz.

Baskonian iaz diziplina arazoak izan bazituen ere, Neven Spahijari aurten Valentzian egokitu zaion taldea askoz ere anarkikoagoa da, eta oraindik jokoan sosegu handia falta zaion arren, kroaziarra ari da pixkanaka taldeari sendotasuna ematen eta atzo Perovicek barruko jokoan eman zion indarrak ekarri zion, hein handi batean, Bilbon lortutako garaipena.

Izan ere, taronjeek, akatsak akats, erakutsi zuten beren barru eta kanpoko bateragarritasuna izan zen partidaren ardatza, garai bateko korrika egin eta jaurti jokoa alboratuz. Bilbao Basketen, aldiz, gaur egun Salgado-Banic bikotea da taldeak erasorako duen baliabide bakarrenetakoa eta, bietakoren batek huts egiten duenean, gabeziak handiegiak bihurtzen zaizkio. Atzo, pibotak azkarregi egin zituen bere bost faltak eta bere paseak jasoko dituen hartzailerik gabe, Santutxukoak burua galdu zuen azken bi jokaldietan, zaleen zoritxarrerako.

Boladaka

Partida, oro har, boladaka jokatu zuten bi aldeek. Gehienean, valentziarrak aurretik joan ziren markagailuan, baina Spahijarenei sendotasuna eta jarraikortasuna falta izan zitzaien alde nabarmenak lortzeko.

Ohikoa duen eran, kanpoko gizonen lan eskergari esker lortu zituzten valentziarrek partidako lehen aldeak, baina Lewis, Banic eta Blumsen artean lehen laurdenerako markagailua berdintzeko gai izan zien. Hala ere, pibot kroaziarraren lan ona ez zen nahikoa izan bisitarien baliabide aniztasunaren aurrean. Lewis -ondo hasi zen arren- eta Recker oso urrun daude iaz eman zuten mailatik eta txispa hori gehiegi botatzen dute faltan beltzezkoek.

Partida bigarren zatian asko gogortu izanak mesede handia egin zien Vidorretarenei, izan ere, lehia horretan, euren talde izaera sendoagoak partidan sartuta jarraitzea bermatu zien. Guardia eta Vazquez nahikoa eroso mugitu ziren buruz buruko borroka horretan eta Banicen laugarren falta izan zen hiru puntutako desabantailarekin amaitu zuten hirugarren zatiko berririk txarrena.

Blums eta Seibutisek hartu nahi izan zuten taldearen ardura kroaziarraren hutsunea gainditzeko, eta egia esateko minutu nahiko onak izan zituzten. Partida galduta zutenean, Salgadoren buruz buruko bi jokaldik 2+1eko bat eta biko saskiratze batek, adorea eman zieten bilbotarrei, baina Banic gabe, Santutxukoak erreferentzia galdu zuen eta partida bota zuen.

 

Amaiera aldera, bere bi saskiratzek irabazi ahal izateko ametsa piztu bazuten ere, Santutxukoa itsutu egin zen, eta azken minutuan galdutako bi baloiek aukerarik gabe utzi zituzten bilbotarrak.

epaileak

Epaileen, batez ere Amorosen lanak, kexa handiak sortu zituen bai etxekoen eta bai kanpotarren artean ere. Hala ere, azken emaitzan ez zuten eraginik izan, Pamesak merezita irabazi baitzuen.

Los taronja obtienen la última plaza para la Copa

Aunque tras las derrotas de Fuenlabrada ante el Real Madrid del sábado y la inesperada del Granada en casa ante Estudiantes no le hiciera falta, el triunfo del Pamesa en Bilbo le sirvió para obtener la última plaza que quedaba para la Copa, cuyo sorteo se realizará hoy a las 12.40 en Madrid, sede del torneo del 19 al 22 del próximo mes de febrero.

Tras la disputa de la jornada de ayer, la última de la primera vuelta, Tau Baskonia, Unicaja, Barcelona y DKV Joventut, que venció al Murcia en el partido que cerró la jornada por 86-70, son los cuatro equipos que ejercerán de cabezas de serie, por lo que no podrán enfrentarse entre ellos en los cuartos de final. Sus posibles rivales serán Real Madrid, el equipo que todos querrán evitar en el sorteo de hoy, Kalise Gran Canaria, Pamesa Valencia y MMT Estudiantes.

El Ricoh Manresa, que pese a sus problemas económicos está cuajando una gran temporada, ha sido el gran perjudicado del formato copero, ya que pese a estar clasificado en octava posición, puesto que le permitiría entrar en play off, se queda fuera del torneo, al que accede el Estudiantes, club que ha conseguido estar en un torneo que le va mucho por su condición de anfitrión con tres victorias menos que los catalanes. Teniendo en cuenta que el torneo del k.o. se disputará cada dos años en Madrid, la competición debería pensar seriamente en cancelar esta invitación al equipo de la ciudad en la que se celebre la Copa, no ya sólo porque Madrid no tenga ese privilegio, sino porque resta opciones a equipos con canchas pequeñas. Jon ORMAZABAL

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo