GARA > Idatzia > > Kultura

Blas de Oteroren poesian oinarritutako argazki lehiaketa antolatu dute

GARA | BILBO

Gazteen artean Blas de Oteroren poesia ezagutarazteko eta eguneroko errealitatearekin duen loturari eusteko asmoz, poeta bilbotarraren omenez sortu zen Blas de Otero Fundazioak «Bertso batzuetarako irudiak» izenburupean argazki-lehiaketa antolatu du. Bertan 14 eta 20 urte arteko gazteek parte har dezakete eta irabazleek reflex kamera digitala jasoko dute saritzat. Lehiaketa honen bereizgarria honakoa da: bertan parte hartuko duten irudi guztiek derrigorrez idazle bilbotarraren poemaren bat edo beste gogora ekarri behar dutela. Parte hartzaile bakoitzak hiru argazki bidali ahal izango ditu gehienez, irudi bakoitza zein poemari dagokion argi azalduta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo