GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Herritarren aurrean aurkeztuz gero, kritikatzen zaituztenak isilaraztea ez da oso demokratikoa

Hauteskunde kanpainan gaude eta politikariak edozer gauza egiten ikus ditzakegu egunotan: antxoak frijitzen, mendigoizale plantak egiten, futbolean, blogari bihurtuta, dantzan... barregarri geratzen, oro har. Zein gizatiar diren eta herritarrengandik zein gertu dauden erakutsi nahi dute era horretan. Hartara, legegintzaldi osoan herritarren kezketatik lekutan egon eta gero, kalera irteteko unea heldu zaie.

Nolanahi ere, kalera irteten direnean, politikariek laudorioak entzun eta besarkadak jaso nahi dituzte, baina ez daude prest kritikak jasotzeko. Hau Estatu espainiarrak bultzatutako salbuespen egoera honetan nagusitu den kultura demokratiko eskasaren beste adierazle bat da.

Izan ere, Alderdien Legeaz gain, herritarrek politikariak kalean topatzen dituzten aldi bakanetan egin diezaieketen kritika politikoa kriminalizatzea espainiar inboluzio juridikoaren parte ere bada. Horren azkenaurreko biktima Peio Olano lizartzarra izan da. Azkenaurrekoa, atzo bertan Ibarretxek egin zuen agerraldi batean Ertzaintzak gogor ekin zuelako protestan zeuden herritar batzuen aurka. Irudiek argi uzten dute arerioaren salaketa isilarazteko beharra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo