GARA > Idatzia > Kirolak > Alaves

Aldaketa izugarriak taldean

Iazko derbiaren lekuko zuzen gutxi geratzen da babazorroen artean

Larunbatean jokatu dezaketenen artean, Igor Martinezek eta Bernardo atezainak baino ez zituzten derbiko azken bost minutuak jokatu

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Denboraldia amaitzeko partida dezente gehiago geratzen diren arren, berriro ere muturreko egoera batean helduko da Alaves Realaren aurkako derbira. Levanteren aurkako garaipenak burua zertxobait altxatzeko balio izan badie ere, gogo pizgarri bila jarraitzen dute, eta, iazko derbian gertatutakoa oroitzeak biziberritzeko balio lezakeen arren, aurtengo aldagelan oso gutxi dira iazko azken minutu salbatzaileak bertatik bertara bizi izan zituztenak. Zehazki, iaz partida amaitu zenean zelaian zirenetatik, Bernardo atezaina eta Igor Martinez dira larunbat honetan errepikatzeko moduan dauden bakarrak, eta posible da oso, Bonis erabat sendatzen bada behintzat, biek partida aulkian hastea.

Bernardo; David Coromina, Gaspar Galvez, Mateo (Miguel Perez, m. 74), Tarantino; Gabri (Igor Martinez, m. 62), Sergio Rodriguez, Mehdi Lacen, Toni Moral; Adrian Lopez (Jairo Alvarez, m. 83) eta Aganzo. Horiexek osatu zuten iazko balentria lortu zuen taldea eta, gezurra badirudi ere, gorago aipatutakoez gain, min hartuta dagoen Mateo baino ez da Alavesen geratzen. Partida hartan jokatzerik izan ez zutenen artean ere ez dira asko geratzen egungo Alavesen. Aipatutako horiez gain, Kalderon, Pablo Casar, Raul Sanchez eta Cabrera dira iazko derbitik Mendizorrotzako taldean geratzen direnak.

Badira, dena dela, iazko partida ondo gogoan izango duten bi jokalari, nahiz eta gaur egun derbia N-1aren mutur desberdinetatik ikusten duten; egun Alavesen jokatzen duen Gaizka Garitano eta orain Realean dabilen Sergio Rodriguez.

Mendizorrotzari beldur

Bertan bizi izandakoagatik gogokoagoak diren lekuak izaten dira beti, eta ziur Mendizorrotzak realzale askoren oroimenean debekatutakoen lekua hartu duela, bertan jasotako kolpea historiako gogorrenetakoa izan zen-eta. Dena dela, babazorroentzat ere ez da erraza izaten ari etxean jokatzea, izan ere, beren zaleen aurrean jokatutako azken sei partidetan bi berdinketa baino ez baitituzte lortu.

Azaroaren 23an Astudilloren gol batekin Gironari 1-0 irabazi zionetik, Alaves ez da Mendizorrotzan irabazteko gai izan eta tarte honetan lortutako bi garaipenak etxetik kanpo eskuratu ditu, biak Valentzia aldean gainera; Alacanten aurka eta azkena Levanteren zelaian.

Mendizorrotza

Realak Gasteizko zelaiko oroitzapen onik ez dauka, baina Alavesek ere, etxean jokatutako azken sei partidetan ez du irabaztea lortu.

Javi López prueba con De Marcos y Castellano en las bandas

El Alavés preparó ayer el derbi ante la Real con la entrada de César, De Marcos y Castellano como posibles novedades respecto al once que ganó al Levante, según las pruebas de Javi López en el entrenamiento que compleó el equipo por la tarde.

En el partidillo que disputó la plantilla, César ocupó el lateral derecho con De Marcos en la demarcación de interior y Dani Castellano como extremo zurdo.

El once con más opciones lo componen Bonis -ya recuperado de su lesión-; César, Garro, Almirón, Albacar; De Marcos, Emilio, Astudillo, Castellano; Javi Guerra y Juanjo. Este equipo puede aún sufrir alguna variación en los dos entrenamientos que debe realizar el Alavés antes del derbi.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo