GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Lea-Artibain eskualdean Ertzaintzak duen jarrera oldarkorra gaitzetsi dute

GARA |

Amnistiaren aldeko mugimenduak Ertzaintzak Lea-Artibai eskualdean darabilen «jarrera oldarkorra» salatu du. Prentsaurrekoan azaldu dutenez, bi hilabeteotan 78 errepide kontrol jasan behar izan dituzte, mobilizazioetan presentzia poliziala «sekulakoa» izan da, ertzainek hirutan kargatu dute, hainbat lagun zaurituz, hamabi lagun identifikatu dituzte, eta bati 7.200 euroko multa ezarri diote.

Etzi, gainera, lekeitiar batek epaiketa dauka. Duela hilabete eta erdi ertzainek kartelak jartzen ari omen zen gazte bat identifikatu zuten eta hari babesa eman zioten auzokideen kontra oldartuz bi lagun atxilotu zituzten. Horietako batek epaiketa dauka orain.

Prentsaurrekoan salatu zuten errepresio «estrategia» hori ez dela «kasualitatea».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo