GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

Bertsolaritza

Orixe Sariketaren finala eta Arabako Txapelketako finalaurrekoa asteburuan

Orixe Sariketako finala ospatuko da bihar Añorgan, arratsaldeko 18.00etan, Antxon Aiestaran kultur etxean eta azken proban parte hartuko duten bertsolariak Iñigo Manzisidor, Ibai Esoain, Jokin Uranga, Unai Muñoa, Iñigo Izagirre eta Iñaki Gurrutxaga izango dira. Bestalde, igandean, Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatuko da Zigoitian. Lehia arratsaldeko 17.00etan hasiko da eta finalerako txartela lortzen saiatuko dira Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Rikardo Gonzalez de Durana, Serapio Lopez, Manex Agirre eta Juan Mari Juaristi. Gai-jartzailea Idotia Beitia izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo