GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Elkartasuna areagotuz, Etxeberriak gose greban 26 egun bete dituenean

Mureteko espetxe frantsesean 26 egun bete ditu gaur gose greban Xabier Etxeberria preso azpeitiarrak. Datorren asteartean beteko du Parisko auzitegiek ezarritako espetxe zigorra, eta kanporatua izateko arriskua du. Atzo, hileko azken ostirala izaki, mobilizazioak izan ziren.

p013_f02_79027.jpg

GARA |

Datorren asteartean beteko du osorik Xabier Etxeberria preso politiko azpeitiarrak auzitegi frantsesek ezarritako zigorra, eta kanporatua izateko arriskua duela-eta -ondorioz, «Polizia espainolaren esku gelditu eta atxilotua eta torturatua izateko arriskua»-, gose greban dago. Gaur, 26 egun bete ditu.

Hala, egun osoan zehar berrehun eta hamar lagun mobilizatu ziren Etxeberriaren kanporatzearen aurka, sindikatuetako ordezkarien eta ikasleen artean. Izan ere, egun osoan zehar egin zituzten mobilizazioak. Arratsaldean, 19.30ean, Azpeitiko kaleetan barrena 350 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte Mureteko espetxe frantsesean gose greban den azpeitiarraren egoera salatzeko manifestazioan. Xabier Etxeberriak Euskal Herrian aske eta bere eskubideen jabe izanik bizitzeko eskubidea duela aldarrikatu zuten.

Bestalde, Arrasaten, orain bi aste Ertzaintzak, indarrez, Madrilgo auzitegi bereziaren aginduak betez, udalerriko euskal preso politikoen argazkiak kendu zituela salatzearren, 250 pertsonak elkarretaratzea egin zuten. Bertan, euskal preso politikoen eskubideen errespetua aldarrikatzeaz gain, herriko preso politikoen alde egin zuten. Hala, Lakuak kenarazi zituen presoen argazkiak eskuan zituztela egin zuten arratsaldeko protestaldia.

Hilabeteko azken ostirala

Gainera, atzo, hilabeteko azken ostirala izaki, ehunka lagunek hartu zuten parte euskal preso politikoen eskubideen aldeko mobilizazioetan.

Horrela, 25 elkarretaratu ziren Berrizen, 23 Uharten, 130 Ondarroan, 60 Zumaian, 40 Oñatin, 30 Ataunen, 34 Urduñan, 20 Elgetan, 90 Tolosan, 15 Alegian, 92 Zornotzan -Juan Jose Legorburuk 23 urte eta Joseba Etxezarretak 11 urte preso bete zituztela eta omenaldi xumea egin zieten-, 11 Sondikan, 50 Sestaon, 85 Irunen, 42 Orion, 449 Iruñean, 250 Urruñan -Patxiko Guimoni ongietorria egin zioten-, 68 Laudion, 120 Bilboko Sabin Etxe aurrean, 200 Bilbon, 85 Lekeition, 47 Lizarran, 20 Ikaztegietan, 35 Arratian, 30 Antzuolan, 55 Mutrikun, 30 Ermuan, 22 Mundakan, 25 Irurtzunen, 49 Abadiñon, 65 Lazkaon, 21 Legorretan, 15 Plentzian, 17 Aramaion, 132 Durangon, 47 Deban, 32 Agoitzen, 45 Arbizun, 41 Lizartzan, 82 Azkoitian, 250 Oreretan, 57 Tafallan, 45 Lezon, 225 Hernanin, 24 Anoetan, 20 Amezketan, 21 Munitibarren, 30 Bakion, 16 Astigarragan, 36 Iurretan, 40 Elgoibarren, 8 Lemoizen, 62 Altsasun, 84 Aulestin, 8 Gatikan, 70 Barakaldon, 42 Ugaon, 25 Ortuellan, 52 Lesakan, 60 Villabonan eta Beasainen, 96 Usurbilen, 58 Larrabetzun, 200 Algortan -Xabier Galdeano omendu zuten-, 23 Zaratamon, 34 Arrigorriagan, 40 Amurrion, 35 Sopelan, 25 Zaldibarren, 28 Urnietan, 63 Bergaran, 53 Etxarri-Aranatzen, 43 Berangon, 100 Lasarten, 446 Gasteizen, 50 Erromon, 65 Otxandion, 15 Beran, 12 Zuian, 20 Eltziegon, 33 Baztanen, 35 Busturian eta 35 Olaztin.

Iluntzean jakin zen, gainera, Bilboko Alde Zaharrean abenduan hildako Bernardo Arregi Tejedor Tito-ren omenez gaurko antolatutako ekitaldia debekatu egin dutela auzitegiek. Baita gero egitekoa zen bazkaria ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo