GARA > Idatzia > > Kultura

Aipagarriak

Bizkaiko Arkeologia Museoa ireki dute Bilbon, Lezamako geltoki zaharrean

GARA | BILBO

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Arkeologia Museoa abian jarri eta ireki zuen atzo. Lezamako Geltoki zaharrean (Unamuno Plazaren ertz batean) jarri da museoa, Bilboko Alde Zahar erdi-erdian. Bizkaiko aztarna arkeologikoak gorde, ikertu eta, aldi berean, erakustea du helburu nagusi.

Museoak hiru mila metro koadrotik gorako edukiera du, bost solairutan banatua. Bi sotoak biltokietarako erabiliko dira (Prim kaletik dute sarrera) eta jendearentzako sarbidea berriz, geltoki zaharrean, Unamuno Plazan kokatuko da. Aztarna arkeologikoak gorde, ikertu eta erakusteaz gain, museoak erakusketa areto bi ere baditu, eta baita didaktika gela eta tailer pedagogikoa ere.

Gaur hasi eta igandera bitarte, gainera, ateak doan irekiko dituzte, nahi duen orok museo berria goitik behera ezagutu eta gure arbasoen aztarna zaharrenak ikusteko aukera izan dezan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo