GARA > Idatzia > > Ekonomia

EHLG

Fiskalak helegitea aurkeztu du epaiaren kontra

Hamar eguneko epea agortzear zela, Baionako epaitegiak martxoaren 26an Euskal Herriko Laborantza Ganbera (EHLG) errugabetzeko deliberoaren aurrean helegitea aurkeztu du fiskalak. France Bleu Pays Basque irratiak atzo aditzera eman zuenez, antza helegitea aurkezteko erabakia Justizia Ministerioan bertan hartu da. Prozedura jarraituz, orain Paueko Administrazio Auzitegiak berraztertuko du auzia urte bukaera aldera. EHLGk harriduraz hartu du berria eta «aspaldi baretuta behar zuen gatazka berpiztu izana» deitoratu du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo