GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Herri mugimendua

Ekitaldi anitz antolatu dira Anoetako Gaztetxearen X. urteurrena ospatzeko

Anoetako Gaztetxeak hamar urte bete ditu, eta hori ospatzeko ekitaldi anitz izango dira maiatzean. Atzo eskainitako prentsaurrekoan, Gazte Asanbladako eledunek nabarmendu zuten gaztetxearen lehenengo hamar urte hauetan herriko gazteek, pairatutako erasoen gainetik, «antolaketa eta autogestioa ardatz izanik, proiektuarekin aurrera jarraitzeko esfortzu handia» egin dutela. Urtemuga dela-eta, gaztetxeko kideek abesti bat prestatu dute, baita bideoklipa grabatu ere. Horrez gain, maiatz osoan ekitaldi andana izango da gaztetxean: txapelketak, haurrentzako jolasak, mendi martxak, tailerrak, erakusketak, afariak eta kontzertuak, besteak beste. Festa larunbatean hasiko da, eguerdiko hamabietan gaztetxetik botako den txupinazoarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo