GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

KAZETA.INFO Mattin Bacho 2009/4/29

Biharamunean «statu quoa» dirau

Debadio eta prentsaitzinekoen biharamunean statu quoa dirau. Iparraldeko alegiazko elkargo, kolektibitate edo erakundeaz mintzo naiz. Iparraldeko herriak bilduko lituzkeen berezko lurralde elkargo baten alde direnak VS statu quo zaleak. Gauzak gisa hortan aurkeztuz eta jakinez herritarren eta hautetsien 2/3ak alde direla zaila da ulertzea nola 2009 urtean Iparraldeak ez duen oraino berezko elkargorik. Bainan errealitatean gauzak ez dira aipatu maneran presentatzen bederen orain arte.

Aldaketaren alde diren indarrak ainitz bezain barreiatuak dira. Gainera azken hilabeteetan bat bestearengandik urruntzeko duten joera azkartzen ari dela dirudi. Multzo hortan atxemaiten ahal ditugu : autonomia zaleak, super herri/hiri elkargo zaleak, elkargo berezi zaleak edo Frantzian barneko (funtsean gainerateko zaleak bezalaxe) lurralde kolektibitate zaleak. Partekatzen dutena : Iparraldeak bere elkargoa behar du eta bat bestearengandik bereixteko joera. Partekatzen ez dutena : gai jakin hortan gauza guti.

Parean statu quo zaleak. Gehienetan isilik egoiten dira. Arrazoin dute. Azken 220 urteetan Iparraldeko lurraldeek ez dute berezko egitura politikorik ukan. Beraz inertziaren indarra baliatzea aski dute eta gure arima kontserbadoreak gaineratekoa egiten du. (...)

Laburbiltzeko nahiz berezko lurralde elkargo bat nahi dutenek gehiengo sendo bat osatzen duten statu quo zaleak dira garaile besteak beste berezko elkargozaleen barreiatze joeragatik.

Hegoaldeko leader politiko bat parafraseatuz aldaketa gauzatzeko puzzleko puska guziak hor dira. Y a plus qu'à.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo