GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

BERRIA Koldo Aldabe 2009/5/19

Tamil

Garaipen ospakizunak Kolonbon. Tamil Tigreek amore eman dute; armak utzi dituzte, Sri Lankako Armadak tamil herria sarraskitu ez dezan. Buruzagiak garbitu egin dituzte; ehunka mila tamil ihesean dira, edo, okerrago, kontzentrazio esparruetan. Nazioarteko begirale eta giza laguntzako langileek infernua deskribatu dute.

Gerra amaitu da Sri Lankan. Orain, okerrena hasiko da tamilentzat. Sri Lankako Gobernuak ez du bake prozesurik bultzatzeko asmorik. Aitzitik, indar armatuen barnean azkeneraino joateko grina nagusitzen ari da, eta presidentea ez dago Armadari kontra egiteko moduan; hari zor dio oraingo garaipena.

Nazioarteak, Erresuma Batua buru dela -haren kolonia ohia izanik, badu gatazkan erantzukizun parte bat-, estu hartzen ez badu, mende laurden honetako odolusterik handiena izango dena eragozterik ez da egongo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo