GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

OSPAKIZUNA

Azoka, dantza, antzerkia eta hitzaldiak, bigarren Sorginaren Egunean

Goizean hasi eta gauera arte, sorginkeriaz josiko da Nafarroako Zugarramurdi herria. 11.00etatik aurrera, Tusuri taldearen ikuskizuna izango da. Astrologiaren, sendabelarren eta XVI. eta XVII. mendeetako emakumeei buruzko hitzaldiak 12.00etatik aurrera egingo dira. Gainera, antzerkia izango da plazan, ipuin kontalaria, eta Sant Feliu de Serrako sorgin dantza ikuskizuna. 20.30ean eskertza errituala izango da Zugarramurdiko koban eta 21.30ean «Akelarre» izeneko antzerkia antzeztuko da. Erdi Aroko azoka egongo da herrian egun osoz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo