GARA > Idatzia > > Kultura

Txinara joan da Rikardo Arregi Sari Nagusia

EITBk Txinan berriemaile duen Olatz Simonek jaso du Rikardo Arregi Kazetaritza Sari Nagusia. Kazetari Gaztea saria, berriz, «Argia» aldizkariko Gorka Bereziartuak lortu zuen eta Sari Berezia Euskadi Irratiko «Kostaldeko trena» saioak. Ohorezko aipamena Ttipi-Ttapa telebistak jaso zuen.

p051_f02_097x068.jpg

GARA |

Andoaingo Udalak 1988an sortu Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako XXI. edizioak baditu sarituak. Sari banaketa atzo eguerdian egin zuten, Andoaingo Bastero kulturgunean egindako ekitaldian. Aurtengo Sari Nagusia Txinara joan da, EITBk bertan berriemaile duen Olatz Simonengana hain zuzen, ekialde urrunean egindako erreportajeengatik. Simonek euskara ez du ama hizkuntza eta pozik agertu zen euskaraz egindako kazetari lanengatik saritu dutelako, «ohore bikoitza» duena. Kazetari Gaztea saria, berriz, Gorka Bereziartua hogeita bost urteko hernaniarrak jaso du, «Argia» aldizkarian egindako kazetari lanengatik.

Bi sari horiez gain, Sari Berezi bat ere eman dute, «Kostaldeko trena» irratsaioa gidatzen duen Martin Tejeriak `jaso' duena -Iñigo Martinek jaso zuen bere izenean, Tejeria ez baita publikoan agertu zalea-. «Kostaldeko trena»-k ibilbide luzeko trenbidea du Euskadi Irratian (bazkalostean, ordu bat eta laurdenetatik lauretara), eta Tejeriaren ahotsa klasiko bihurtua da jada irratian.

Bukatzeko, Nafarroako Ttipi-Ttapa telebistaren izenean, Joxe Manuel Irigoienek jaso du Ohorezko Aipamena. Sariak «aurrera egiten lagunduko» dio garai gogorrak bizi dituen komunikabideari, emanaldiak bertan behera uztera derrigortu baitu, besteak beste, Nafarroako Gobernuak diru laguntza murriztu izanak.

Ttipi-Ttapa Bortziriak eta Malerreka eskualdeetako euskarazko komunikazio taldea da (aldizkari eta telebista) eta Etxalarren du egoitza nagusia.

LAU SARITU

Euskal Telebistak Txinan berriemaile duen Olatz Simonek, «Argia» aldizkariko Gorka Bereziartuak, Euskadi Irratiko «Kostaldeko trena» saioaren gidariak eta Ttipi Ttapa telebistak jaso dituzte sariak.

IZENBURUA

Hamar lerroko testua Hamar lerroko testua Hamar lerroko testua Hamar lerroko testua Hamar lerroko testua Hamar lerroko testua Hamar lerroko testua Hamar lerroko testua Hamar lerroko testua Hamar lerroko testua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo