GARA > Idatzia > > Kultura

Erribera eta Lizarra aldeko 80.000 biztanlek «itzaltze analogikoa» biziko dute gaur

GARA | IRUÑEA

«Itzaltze analogiko» gisa ezagutzen den fenomenoa gaur iritsiko da Nafarroako Erriberara eta Lizarra ingurura. Egokitzapen berri horrek 81.350 pertsonengan izango du eragina; hau da, telebista TDT bidez soilik ikusi ahal izango dute. Emisio analogikoak bihar goizeko 10.00etan bertan behera uztea espero da. Informazio gehiago nahi duen edonork 901 20 10 04 telefonora dei egin dezake, edo www.televisiondigital.es. webgunean kontsultatu. Lurreko Telebista Digitalaren (TDT) etorreraren fasea abenduaren 31n osatuko da Nafarroa osoan.

Lehenengo fase honek eragingo dituen herriak honakoak izango dira: Ablitas, Andosilla, Aras, Arellano, Arguedas, Arroitz, Azagra, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cascante, Zarrakaztelu, Castejon, Cintruénigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Galbarra, Gastiain, Lapoblacion, Elizagorria, Lerin, Lodosa, Los Arcos, Meano, Mendabia, Monteagudo, Murchante, Murillo el Fruto, Ribaforada, San Adrián, Sartaguda, Sesma, Tutera, Tulebras, Ulibarri, Valtierra, Viana, Villamayor de Monjardin eta Biloria.

Lehenengo faseak eragina izango duen herrietan TDTren estaldura %99,6koa zen pasa den maiatzean. Bestalde, Nafarroa osoko estaldurari dagokionez, oraingoz, lurraldeko etxebizitzen %85 egongo litzateke dagoeneko prestatuta aro digital berrira jauzi egiteko. Estaldura zenbatekoa den agertzen duten adierazleen arabera, Nafarroa litzateke TDTren sistema berriaren egokitzapenean aurreratuen dagoen lurraldea, Ministerio espainolak eskainitako datuen arabera.

Lurreko Telebista Digitalaren etorreraren bigarren fasea, esan bezala, datorren abenduaren 31n gauzatuko da, Nafarroa osoko herri guztietan eragina izango duelarik. Nolanahi ere, lau herri nafarrek, Leitzak, Aresok, Aranok eta Goizuetak zehazki, beranduago jasango dute aldaketa hau. Iturri berberen arabera, lau herri horiek Gipuzkoako emisio zentroetatik elikatzen direlako, eta, bertan, «itzaltze analogikoa» 2010eko apirilean jazoko delako.

Ficha

T. O.: «Tres dies amb la família».

Dirección: Mar Coll

Guión: Mar Coll y Valentina Viso.

País: Estado español, 2009. Duración: 85 minutos.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo