GARA > Idatzia > Kirolak > Txirrindularitza

Talde laranja Monakora bidean

Helburua sekula baino garbiago du Euskaltelek

Koldo Fernandez de Larrea taldean dela, Igor Gonzalez de Galdeanok etapa garaipena nahi du Tourrean.

p034_f01_199x164.jpg

GARA | DERIO

Helburua inoiz baino argiagoa duela ekingo dio Euskaltelek aurtengo Tourrari. Beste batzuetan sailkapen nagusian postu on bat lortzeak nolabait asetzen bazituen ere, denbora gehiegi pasa da 2003an Iban Mayok azkeneko etapa garaipena lortu zuenetik eta laranjaz jantzitako beste txirrindulari batek eskuak altxa ditzan asmo sendoarekin ekingo diote larunbatean Monakon hasiko den Tourrari.

Azken unera arte zalantza handiak izan dituzten arren, etapa ehiza horretan garrantzitsua izango den Koldo Fernandez de Larrea aukeratuen artean izango dela ere baieztatu zuten atzo Derion egindako agur ekitaldian. «Suitzan ez nuen nire burua ondoegi ikusi, baina errekuperatu ahal izan dut. Nire helburua esprintak lehiatzea izango da eta Cavendish edo Freire bezalako arerio zailak egongo diren arren, lehen bi asteetan aukerak egongo direla iruditzen zait. Horren kontrolatuta ez dagoen amaieraren batean ezustea ematen saiatu beharko dugu», esan zuen arabarrak.

Zurbaokoaz gain, Mikel Astarloza, Igor Anton -sailkapen nagusian Euskaltelen bi gizon garrantzitsuenak izango direnak-, Egoi Martinez, Amets Txurruka, Gorka Verdugo, Alan Perez, Ruben Perez eta Juanjo Oroz egongo dira Monakoko hasieran.

Baina bederatzi txirrindulari hauez gain, beste hamalau pertsonek osatuko dute Tourrean izango den Euskaltel Euskadiko familia: Miguel Madariaga managerra, Igor Gonzalez de Galdeano eta Josu Larrazabal zuzendariak, lau mekanikari, bost masajista eta prentsa kontuez arduratuko den bat.

Etapa bat irabazi behar

Denboraldian zehar bi garaipen baino eskuratu ez dituzten arren, taldeko zuzendaria den Igor Gonzalez de Galdeanok oso argi du zertara doazen urteko lasterketarik garrantzitsuenera. «Etapa bat irabazi beharra daukagu. Helburu bezala sailkapen nagusian postu on bat lortzea jartzen badugu, jendeak askoz gutxiago arriskatzen du, dagoen postua mantentzen saiatzen da eta ez du gorago begiratzen. Lehenengo goazen etapa bat irabaztera eta gero pentsatuko dugu sailkapenean».

Txirrindulari ohia itxaropentsu agertu zen Tourra hasi baino bost egun lehenago, «taldeak ondo egin duelako lan eta egoera onenetan egongo baita Monakoko irteeran».

«Ilusioa izateko moduan gaudela uste dut. Igor Antonek euskal txirrindularitzaren geroa izan dezake hanketan, nahiz eta Tourra oso lasterketa handia izan. Fisikoki eta psikikoki oso ondo heltzen da eta ea aurreikuspenak betetzeko moduan den». Tourrean egunez egun joan nahi du, esprintetan Koldo Fernandez de Larrearekin presentzia izanez, nahiz eta «Arcalisen amaituko den zazpigarren etapan hasiko den gure Tourra». Lasterketaren giltza Mont Ventouxen egongo dela uste du.

Galdeano

Zuzendariaren iritziz, «etapa bat irabazi beharra daukagu. Helburu bezala sailkapen nagusian postu on bat lortzea jartzen badugu, jendeak askoz gutxiago arriskatzen du eta daukan postua ez galtzen saiatzen da».

Armstrong dice que va al Tour «para ganarlo»

El estadounidense Lance Armstrong aseguró que vuelve al Tour con la intención de ganarlo, aunque señaló que se pondrá al servicio de su compañero de equipo Astana Alberto Contador «si es el más fuerte».

«Desde el primer día veremos todo más claro. Si Alberto es el más fuerte, me sacrificaré por él. Eso no me supone ningún problema. Es la tradición del ciclismo», recalcó el estadounidense.

El tejano señaló que el español «es el mejor escalador del mundo» y alabó su «talento» y su juventud, pero añadió que «todavía es demasiado nervioso y fogoso», por lo que la estrategia «la decidirá la carrera».GARA

Eneritz Iturriaga correrá el Giro que arranca el viernes

El equipo Safi-Pasta Zara dio ayer a conocer el equipo que correrá el Giro femenino que comenzará el viernes, entre las que estará la ciclista vasca Eneritz Iturriaga. El equipo no podrá contar con Anna Sanchis, su opción en la general, por lo que lucharán por «un par de etapas».

Xabier Zandio no podrá estar en la salida de Mónaco

A pesar de que era uno de los casi fijos para Eusebio Unzue, una sobrecarga en la rodilla no permitirá a Xabier Zandio estar en la salida del Tour por segundo año consecutivo. Las molestias comenzaron hace una semana y se reproducieron en la disputa del campeonato de España.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo