GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

ARTEA

Bost eskultore nafarren sorkuntzen arteko solasaldia Buldain Fundazioan

Jabier Moreno eskultore eta EHUko Eskultura irakaslea da atzo zabaldu zen erakusketa honetako komisarioa. «5 eskultore nafar» izenburupean parte hartzen duten bost eskultoreen lanen arteko solasaldia proposatzen digu, alegia, Faustino Aizkorbe, Jose Ramon Anda, Patxi Buldain, Alberto de Orella eta Alfredo Sadaren lanen artekoa. Eskola, lengoaia edo estiloetatik haratago, erakusketa kontzeptu errealagoen inguruan antolatzen da, hala nola erritmoa, formak, tamaina eta bolumenen atzematea, obrarako hurbilketa, mugimendua... Fundazioaren egoitzan dugu ikusgai, Uharteko Leandro Azkarate kalean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo