GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Bi hildako utzi dituzte Baionan eta Arroitzen izandako auto istripuek

p015_f01_29452.jpg

GARA |

Atzo, goizeko bederatzietan, Baiona iparraldeko N-10 errepidean izandako istripu batean 19 urteko neska bat hil zen, eta autoan zihoan 20 urteko mutila larri zaurituta eraman zuten Bordeleko ospitalera.

Tarnoseko (Landak) bi gazteen autoak beste ibilgailu batekin talka egin zuen, eta beste ibilgailu horretan zihoazen 57 eta 77 urteko bi lagunak arin zauritu ziren.

Eguerdian, bestetik, Arroitzen, NA-6340 errepidean, bi autoren artean izandako istripuan 82 urteko gizon bat zendu zen. Ibilgailuetako bat errepidean zihoala eta bestea bertara sartzen ari zela egin talka egin zuten.

Arroitzeko gizona Lizarrako García Orcoyen Ospitalera eraman zuten, eta ordu gutxiren buruan bertan hil zen.

Istripua izan zuen beste autoaren gidariak ez zuen inolako zauririk izan ezbeharraren ondorioz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo