GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Pablo Antoņana, literatura eta prestutasun lezio luze eta ederra utzi duen laguna

Lerro ugari idatzi dira egunotan Pablo Antoñanaz eta haren obraz. Bizirik zegoen bitartean baino gehiago, nonbait. Baina Antoñana, berak zioen bezala, mesfidati, ez zebilen laudorioen atzean. Nolanahi ere, haren obrak ez zuen, inondik inora ere, merezi zuen aitorpenik izan. Garai gogorretan ekin zion idazteari, eta ez zituen inoiz literatura «ofizialaren» onarpena jasotzeko baldintzak bete: bere pentsaerarekiko leial jokatu nahiago izan zuen. Ez zuen prebendarik jaso, baina prestutasun lezio luze eta ederra eman zuen. Egunkari hau egiten dugunok, Antoñana losintxei amore ematen dieten horietakoa ez zela jakinik, egia baino ez diogu, giza eta literatura maila horretako kolaboratzailearengandik ikasitakoagatik esker onez, harro gaudela hamar urtean gure orrialdeak edertu duen lumaz eta ibilbide bikaina egin duen lagunaz. Ezbairik gabe, atzoko omenaldia ondo merezitakoa da, hori eta egiten zaizkion guztiak. Hala ere, Pablo Antoñanari aurrerantzean egin lekiokeen omenaldirik onena, seguru asko, haren obra irakurtzea da. Obra sendo, sakon eta konprometitua. Obrak berak salatzen du ongien Antoñanak jasandako bazterketa eskandalagarria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo