GARA > Idatzia > > Euskal Herria

ETAren beste zulo bat aurkitu du Polizia frantsesak

GARA |

Polizia frantsesak ustez ETArena den beste zulo bat aurkitu duela zabaldu zuten atzo Estatu espainoleko berri agentziek. Informazio iturri horien arabera, zuloa Estatu frantseseko hego-ekialdean dagoen Gard departamenduko Rivieres herrian aurkitu zuten, eta gordelekuan, dokumentazio faltsua, irratia, telebista antena eta eskuko telefono bana atzeman dituzte.

Iragan abuztuaren 19an Aitzol Etxaburu, Alberto Matxain eta Andoni Sarasola Alpeetan atxilotu ondoren, ETAri egotzi dizkioten hamalau zulo aurkitu dituzte Estatu frantsesean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo