GARA > Idatzia > > Euskal Herria

120 urtetan Elizarena izan eta gero, Mauleko Agerria eremua Herriko Etxearena da

Atzo Agerria eremuko giltzen ematea egin zuten Maule-Lextarreko Herriko Etxean. La Salle fundazioko Robert, Edouard eta Claude anaiek eremuko giltza eman zioten Mauleko auzapez Michel Etxebesteri.
p017_f01_148x96.jpg

GARA |

Atzoko ekintza sinbolikoa izan zen, eremua ez baita oraindik Herriko Etxearena. Izan ere, Udalaren eta La Salle Fundazioaren arteko negoziaketak ez dira amaitu. Lau hilabeteren buruan eremuaren kudeaketaren gidaritza zehaztua izango da, ordura arte jabetza La Salle Fundazioarena izango da.

1889tik baserria zen Agerria Elizaren esku izan da. Fraideek monasterio bihurtu eta handitu egin zuten. Atzo, Agerria kristau eskola kudeatzen zuten hiru anaiei agur beroa eskaini zieten hautetsiek, langileek eta apaizek. Fraideak pozik agertu ziren eremuaren ardura herriaren gain uzteagatik; «Jiteko tenorea heldu zaigu eta kontent gara Zuberoaren ondare izaten segitzen duelako» esan zuen Robert anaiak.

Elkarte ekonomikoa

Agerria eremuaren erosketa ahalbidetzeko Mauleko Herriko Etxeak elkarte ekonomiko bat sortuko du. Honen bitartez Udalak kostu ekonomikoa bere gain hartu behar ez izatea lortu nahi dute. Elkarte hau eraikinean garatuko diren egitasmoak aztertzeaz arduratuko da.

Akordio bati esker, herriak eremua zaintzeko ardura bere gain hartu du eta datozen lau hilabeteetan bi milioi euroko eremuaren jabetza eskuratzeko desmartxak garatuko dituzte. EPFLrekin elkarlanen ari dira elkartearen parte izan dadin. Bertan parte hartu nahi duten erakunde eta norbanakoei ere zabaldu diete deia.

Irailaren 19an, Ondarearen Egunean, nahi duenak bisita dezan irekia izango da Agerria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo