GARA > Idatzia > Kultura

Aipagarriak

Urriaren 10ean eta 11n, Xalbador Eguna Urepelen

p049_f02_148x92.jpg

GARA | DONOSTIA

Euskaltzaindiak eta Deiadarra elkarteak, «gure nortasuna eta Xalbadorrek utzi daukun mezua bizirik atxikitzea» helburu hartuta, Xalbador Eguna ospatuko dute datorren urriaren 10ean eta 11n Urepelen.

2005. urtean «Xalbador eta mendia» lema, 2006an «Xalbador eta Mattin», 2007. urtean «Xalbador eta Diaspora», eta 2008an, «Xalbador eta duela 100 urteko Urepele» lema izan zen bezala, aurten, Xalbador eta Antonio Zavala gogoratu eta omenduko dituzte. Horrela, ospakizunaren lehenengo egunean, Gipuzkoako gazte talde batek Xalbador gaitzat hartuta errezitaldia eskainiko du arratseko 19.30ean. Ondoren, lagunarteko afaria izanen da Erramun Martikorenak eta Xendarineko ahizpek alaiturik.

Hurrengo egunean, Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia egingo dute eta, haren atzetik, meza, herri kirolak bazkaria izango dira. Bazkalostean, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Xebastian Lizaso eta Amets Arzallusek bertso saioa eskainiko dute Joxemari Iriondo gai-jartzaile dutela. Xalbador Eguna trikitilariek alaitutako erromeria batekin amaituko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo