GARA > Idatzia > Kultura

TOLOSA

TOPic zentroak boluntarioak behar ditu bisita gidatuetarako

Irailaren 19ko eta 26ko eta urriaren 3ko eta 10eko asteburuetan, 12.00etatik 18.00etara, nahi duenak, erreserba egin ondoren, Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroa izango denaren lanak gertutik ikusi ahal izango ditu. Ekimen honekin, TOPic zentroak azaroaren amaiera aldera ateak zabaltzeko atzerako kontaketari ekin dio. Era berean, TOPic zentroa, proiektu irekia eta parte-hartzailea izan dadin lortze aldera, boluntariotza proiektua bultzatzen ari da, zentroko hainbat jardueratara zabaldu nahi dena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo