GARA > Idatzia > Kultura

10. URTEMUGA

Bilboko Poesia Asteak «Bar Puerto» emango du azkenengoz

Poesia Astearen 10. edizioak hainbat ekintza eskainiko ditu asteburuan zehar, poesia eta musika uztartuz. Gaur, hiru ekimen ezberdin antolatu dira. Alde batetik, eguerdian Umeentzako VII. Poesia Lehiaketaren sari banaketa egongo da. Ordu berean, bizikleta ibilaldia egongo da Alde Zaharretik zehar poesia irakurketarekin, Alex Mendizabal musikari esperimental donostiarrak antolatuta. Eta iluntzean, Bidebarrietan, «Bar Puerto» ikuskizuna emango dute Uribe eta Urdangarinek, azkenengoz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo