GARA > Idatzia > Kirolak> Mendia

Alpinismoa Edurne Pasabanen prentsa agerraldia

Datorren urtean Annapurnara eta Shisha Pangmara itzultzeko prest

Tolosarra udaberrian saiatuko da Annapurna igotzen eta udazkenerako utziko du Shisha Pangmako laugarren ahalegina.

p046_f03_222x222.jpg

Arnaitz GORRITI | BILBO

Haize bortitzaren erruz Shisha Pangma igotzeko aukerarik gabe geratu ostean, hamalau zortzimilakoen proiektua burutzeko falta zaizkion bi gailurrak datorren urterako lagatzea erabaki du Edurne Pasabanek. Tibetetik iritsi berri, Madrilgo Barajas aireportuan bertan eman zuen tolosarrak bere asmoen berri. Paradoxa izan badaiteke ere, Shisha Pangmako gailurra lortu ez izanak «indarrez bete» duela esan zuen.

«Gure taldearen intentzioa zortzimilakoen proiektu hau behin betirako amaitzea da, eta nahiz eta aurten ezin izan dugun helburua burutu, aurrera begiratzen dugu. Horrenbestez, 2010ean Annapurna eta Shisha Pangma igotzen saiatuko gara», adierazi zuen Pasabanek. Aurten egin bezala, azken mendi hori udazkenerako utziko du Pasabanek hurrengo urtean ere eta, ondorioz, udaberrian Annapurna igotzen saiatuko da.

«Annapurna ezin da udazkenean igo, urtean zehar elur mordoa pilatzen duenez gero, elur jauziak izan daitezkeelako. Bada, udaberrian saiatuko gara igotzen», nabarmendu zuen.

Erokeriarik egin gabe

Hamalau zortzimilakoak igotzen aurreneko emakumea izateko lasterketaren barruan, baliteke alpinista gipuzkoarrak Annapurna igotzeko ahaleginean Koreako Oh Eun-Sunekin topo egitea. Izan ere, alpinista korearrari Annapurna baino ez zaio falta hamalau mendi tontorrak bereganatzeko.

Alabaina, gauzak kontuz egitea nahiago du mendizale euskaldunak. «Korearrari irabaztearren ez dugu Sisha Pangma neguan igotzea lako erokeriarik egingo», nabarmendu zuen. Are gehiago aipatu mendia hiru bider igo ezinik gelditu ostean.

Atzoko prentsa agerraldian aitortu zuenaren arabera, eskalada «oso hunkigarria» izan da azken hau. Vivac Scott delakoan, 6.200 metrora, gailurrerantz jotzeko beharrezko materiala laga zuten lekuan, utzitako guztia haizeak airean bota zuela ikusi zuten eta eguraldiak, haizeak batez ere, hobera ez zuela egiten ikusita, espedizioa bertan behera uztea deliberatu behar izan zuten. «Kirol hau praktikatzea oso kontu serioa da eta, azken batean, mendiak berak jartzen zaitu benetan dagokizun lekuan», azaldu zuen kazetarien aurrean tolosarrak.

Dena dela, jasotako laguntza eta animoengatik esker ona ere azaldu gura izan zuten atzokoan nola Edurne Pasaban berak hala bere laguntzaile Ferran Latorrek, Asier Izagirrek eta Alex Txikonek ere. «Lehen, gailurrik egin gabe itzultzen bazinen etxera, erabat lur jota sentitzen zinen. Oraingo espedizio honen itzulera, berriz, oso ezberdina izan da; erabat ezberdina. Jaso ditugun animoak oso garrantzitsuak izan dira guretzat», onartu zuten.

Una placa en el Shisha Pangma en memoria del fallecido Roby Piantoni

La decisión de Edurne Pasaban de abandonar el Shisha Pangma fue triste pero, visto lo visto, correcta.

El día 16, el alpinista italiano, junto a Marco Astori y Jury Parimbelli, había comenzado a escalar la vía Británica de este ochomil. Según los testigos, Piantoni cayó al vacío al romperse la cuerda a la que se estaba asegurando. Los demás alpinistas sólo pudieron constatar su muerte.

Curiosamente, el padre del fallecido también murió en la montaña, víctima de un alud cuando escalaba en los Andes en Perú. Por ello, la familia insiste en que se haga lo posible para recuperar el cuerpo y repatriarlo.

En el Campo Base del Shisha Pangma se puso una placa en memoria de Piantoni, junto a la de los fallecidos en la cara sur de esta montaña.A.G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo