GARA > Idatzia > Kultura

JAIALDIA

Getxoko 29. Aste Korala gaur hasiko da Choeur de Chamber Du Mainerekin

Getxoko 29. Aste Korala gaur hasiko da eta Estatu frantseseko, Txekiar Errepublikako eta Lituaniako taldeak bilduko ditu ostiralera arte Algortako El Redentor elizan. Gaur, Estatu frantsesetik etorri den Choeur de Chamber Du Maine ahots mistoen abesbatza gaztea arituko da. Bihar, Txekiar Errepublikako Primavera Children's Choir Ensemble haur abesbatzak hartuko du lekukoa, eta etzi Letoniako Swedbank Chamber Choir ahots mistoen taldea jardungo da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo