GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Luzien Etxezaharreta 2009/10/30

Identitate Nazionala

berria

Frantziak bere identitatearekin arazoak baditu. (...) Arazoa konpondu nahi izan zuen Frantziako Iraultza Garaiko Convention-ek, Abbe Gregoire aipatuaren txostenak eta beste egin ziren eta arras argi zen Frantsesaren identitatea hizkuntza batek egiten zuela, frantsesak, beste guziak nonbait «kontra-iraultzalariak» deklaratuak zirela («le fanatisme parle basque»...). Frantses izaitea zen ere Errepublikako departamenduetan bizitzea eta honen balioen aitortzea, hots Liberté, Egalité, Fraternité hiru ardatzen inguruan, frantses pertsona «citoyen» bat zen, eskubideak Droits de l'Homme et du Citoyen ageriak finkaturik. Etzen gaizki! Baina gauzak larritu ziren laster Napoleonek kanoiekin hainbat lurralde frantsestu nahiz, 19. mendeko kolonialismoaren atarian. Arabe, kabiliar edo afrikarrei bortxaz sartu izan behar zitzaien buruan beren arbasoak gauloistarretarik zirela. Hots identitatea Frantziako mitoen gezurretan sartzea zen.

Argi da gaur egun identitate kontzeptua adar askotakoa dela, baitakigu gaur egun gu bakoitza identitate askoduna dela, nola gizon, euskaldun, langile, gai batean zaletua eta abar luze bat. Identitate Nazional baten bilatzeak gogoeta asko bideratzen ditu.

Egia da franko-espainolek, Marc Legassek zioen bezala ez dutela ezer ulertzen: berak argitaratu panfleto batean zion deklaratu zutela «errepikatzen diegu euskaldunei azken aldiko behartuak direla komisaldegi hurbilenaren identitatearen hartzera».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo