GARA > Idatzia > Kirolak> Bilbao Basket

Alacant igo- berriak zauriak garbitzeko ukendu itxura ederra dauka

A. G.

Esateko gutxi geratzen da eta egiteko asko. Horra hor uneotan Bizkaia Bilbao Basketi hobekien doakion filosofia. Bizkaia Arena pabiloia ohiko bederatzi mila zale inguruk beteko dute, baina oraingo honetan irabaztea itxaropena baino beharra dela kontuan hartuta. Seigarren porrotak zenbat zaildu lezakeen bilbotarren egoera ez da zaila jakiten. Hargatik, inork ere ez du jakin nahi.

«Saskibaloian gauzak txarto doazenean, erruaren zatirik handiena jokalariarena da», aitortu du egunotan Salva Guardiak. Valentziako pibota hamaikatxo gerratan zaildurik dago, baina horrek ez dio tentsiorik kentzen. «Ziurtasunik gabe jokatzen ari gara, ni neu ere bai; inguruko ezerk ez dit ziurgabetasun hori sortzen, nik neuk baino». Talde bilbotarrak berak dirudi Guardiaren eredu. «Askoz solteago jokatu behar dugu».

Igoberriaren eskarmentua

Alacantek zauriok garbitzeko ukendu itxura behar du izan bizkaitarren begi-ninietan, baina horrek ez du esan nahi erraza izango denik.

Oscar Quintanak zuzentzen duen taldea igoberria da, bai, baina ezer badu eskarmentudun gizonak dira: Avdalovic, Cazorla, Austin... baina argi ibili beste bi jokalariokin: Txemi Urtasun jaurtitzaile nafarra eta Andriskevicius erraldoia. Baliabide horiekin, argi ibili ukendua pozoi bihur ez dadin, non eta beren azken partidan -beren hirugarren garaipena- Murtziari 113-69 irabazi zioten!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo