GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

AIZKORA

Senosiain anaiek Urrezko Aizkoran aurrera egiteko azken aukera dute gaur

Urrezko Aizkora hasi besterik ez da egin, baina hurrengo fasean izango diren lehen bikoak zeintzuk izango diren jakingo da gaur Asteasun, Inaxio Perurenaren marka saiakerarekin batera. Izan ere, Senosiain anaiek aurrera egiteko azken aukera izango dute. Lehen saioa galdu egin zuten Lopezen eta Mugertza II.aren aurka, eta gaur gauza bera egiten badute, lehiaketatik kanpo geratuko dira. Aurrez aurre, Nazabal eta Jauregi izango dituzte, eta, adituen ustez, hauek dira garaipena lortzeko faboritoak. Etxarrikoak eta Ilarduiakoak irabazten badute, hurrengo fasean izango dira, eta multzoko lehen postua erabakitzea faltako da, Lopez eta Mugertza II.aren aurka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo