GARA > Idatzia > Euskal Herria

AHTren bide berriak pentze biologikoak hartuko lituzke Azkainen

GARA

Lapurdiko AHTren burdinbide berriaren ibilbidea datozen egunetan zehaztuko du RFFk (Frantziako Burdinbide Sarea) Bordelen. Proposatutako ibilbide horietatik batek berrikitan «Bio» agiria eskuratu duten 642 hektarea pentze zeharkatuko lituzke Azkainen.

Gutxienez azken hamar urteotan belaze horietan pestizida eta ongarri kimikorik ez dela erabili ziurtatzeko babes-lanetan aritu da Udala. Herri-pentzeok batez ere ardien bazkarako ekoizpen biologikoan aritzea deliberatu duten artzainen eskura doan jartzea da helburua.

Lapurdiko herri askotan bezala, azkaindar ugari, tartean Udalbatza bera ere, AHTren burdinbide berria eraikitzeko egitasmoaren aurka agertu izan da behin baino gehiagotan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo