GARA > Idatzia > Ekonomia

Bajan izan ostean oporrak eskatzeagatik langile bat kaleratzea salatu du CCOOk

p025_f01_148x080.jpg

GARA | GASTEIZ

CCOO ordezkariek elkarretaratzea egin zuten atzo Heceygo enpresaren aurrean, Gasteizko Jundiz industrialdean, 28 urteko langile baten kaleratzea salatzeko. Sindikatuak azaldu zuenez, urte eta erdiz bajan egon ondoren, langileak oporrak eskatu zituen, eta enpresak kaleratu egin zuen. Heceygo enpresak metalezko osagarriak egiten ditu, automobilgintzarako eta dekorazio alorrerako. Bidegabeko kaleratzea izan zela gaineratu zuen CCOOk, baina lantegiko eskaera kopuruak behera egin duela argudiatu du enpresak.

Sindikatuak gogora ekarri zuenez, auzitegi guztiek doktrina bateratua ezarri dute gai horren gainean, eta garbi utzi dute langileek, bajan egon arren, ez dutela oporraldia galtzen. Hain zuzen ere, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak eta Estatu espainoleko Auzitegi Gorenak ildo horretan hainbat erabaki hartu dituztela azaldu zuen. Halaber, joan den abenduan Gasteizko lan arloko 2. epaitegiak lehenengo aldiz printzipio hau erabili zuen epai batean. Epai horretan bereizi egiten dira langilearen sendatzeko eskubidea eta atsedena izateko eskubidea.

CCOOk salatu zuen Heceygo enpresa gaitz psikologiko batetik osatzen ari zen langile baten aurka jotzen ari dela, arazo honen ankertasuna areagotuz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo