GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Andoni Lupiañez Mintegi

Galizian ere bada errege zitalik

Erregea kolore guztietako arroparekin ezagutu duzu gazte! Lehenengo urdinez jantzita etorri zitzaizun, nora eta etxe barruraino. Gero beltzez joan zen, antza, lutoz zegoen. Ondoren, berdeak duen tonalitaterik zikin eta nazkagarrienarekin ezagutu zenuen. Aspaldian ordea, berriz ere soineko urdinez dabilkizu inguruan, baina «ardi-larruz jantzita ere, txakurra beti txakur». Larunbatean neuk ere berarekin egoteko aukera izan nuen. Errege guztien antzera, honi ere harro kiratsa zerion. Jaungoikoa balitz bezala ibiltzen da bere gazteluan; behin eta berriz errepikatzen zigun moduan, «porque le sale de los cojones». Atzetik bufoi koadrila galanta daramala dabil beti hara eta hona, eta indartsu eta nagusi sentitzen da horrela. Nazkagarria benetan!

Bere berekoikeriak, zure eta zurekin daudenen ilargia bera ere lapurtu nahi izatera eraman du. Errege zital hori ezinean dabil ordea. Bai, min asko egin ahal digu, baina egon lasai, ez du-eta sekula aurkituko bertaraino heltzeko adinako eskailera luzerik. Gainera, itsututa dabil, lapurtu nahi digun ilargia ez baitago hor goian, zeruan. Urteetan gauak argitu dizkigun borobil erraldoi hori, elkarrekin ditugun oroitzapenetan dago, bere edertasuna batak besteari itzultzen dizkiogun irribarreetan, eta handitasuna elkarrekiko sentitzen dugun maitasunean... Hori da gure ilargia, sekula eskuratu ezingo duen ilargia. Beltzez, berdez, zein urdinez jantzita, errege zitala beti goibel geratuko da, beti ezinean. Izorratu dadila! Animo gazteak! Gaua beti argi!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo